XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IKASITAKOA APLIKATUZ

Antzerki saio bat prestatu beharko duzue

Testuak orain arte landutako guztiak izan daitezke: Hau desastrea!, Abartxoak, Kattalin Erauso edota ipuinen batetik zeuek egokitutako besteren bat.

Saioak jolas denboran egingo dituzue, testua buruz ikasiko duzue.

Antzezlari jokatu nahi duenak honako hauek bete behar ditu:

a) Testua ondo esan

Horretarako:


- Ongi ezagutu behar du testua: askotan irakurria izan behar du.
- Ondoren, buruz ikasi behar du berari dagokion partea: noiz esan behar duen, zer eta nola.
- Bere partea bereziki markaturik izango du, saioetan zerbait ahazten bazaio begirada batez ikusi ahal izateko.
- Esan egingo du testua:


kantatu gabe,
zentzu guztia emanez,
ondo eta argi ahoskatuta,
hizketa normala baino astiroago eta ozenago, publikoak ongi entzun eta uler dezan,
dagozkion keinuez lagunduta.

b) Ondo mugitu:


- Argi izan behar du eszenatokian nondik sartu eta nondik irten.
- Bere pertsonaia nolakoa den eta nola dabilen ondo entseiatuta izan behar du.
- Publikoari ez dio bizkarra eman behar: lan egin behar du denbora guztian, hark ikus dezan.

Antzeztean kontutan izan behar dira, halaber, jazkerak, eszenatokiaren dekoratuak, propaganda kartelak eta abar.